Sakana Motorsporten seigarren Rallysprint

Guaixe 2025ko mar. 24a, 11:16

2022ko Olaztiko Rallysprinta. ARTXIBOA

Martxoaren 29an, larunbata, Olazti-Urbasa Rallysprint lasterketa antolatuko du Sakanako eskuderiak.

Sakanako Motorsport taldeak. VI. Rallysport Olazti-Urbasa antolatu du martxoaren 29an, larunbata, 12:30etik aurrera, Olaztiko kaleetan barrena. Parte hartzaileek lau aldiz osatu beharko dute ibilbidea, herrigunean hasi eta Urbasako Igoerako zati bat hartzen duena, Altamira igo eta jaitsi.