Udalak lanpostua beteko du

Guaixe 2025ko mar. 28a, 11:15

Olatzagutiko udaletxea. ARTXIBOA

Horretarako barne igoerarako deialdia egin du.

Olatzagutiko Udalak administrari-ofizialaren lanpostu bat barne igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Lanpostua plantilla organikoan dago eta C mailakoa da. Hari dagozkion ordainsariak jasoko ditu, eta %28ko lanpostuko osagarria eta %12ko mailako osagarria. Interesa duenak eskabidea aurkezteko hilabeteko epea du. Deialdiaren oinarria Nafarroako Aldizkari Ofizialeko apirilaren 28ko zenbakian daude.