Pailazoak Olaztin

Guaixe 2025ko mar. 31a, 14:42

Apirilaren 6an, igandea, 'Ostirala iritsi da!' Katxiporretako pailazoen ikuskizuna izanen da, Erburua kiroldegian.

Ostirala iritsi da! deitzen da Katxiporretako pailazoen abentura berria da. Ikuskizunaren sinopsiak dio: "Eskolan egun berezia da Txapas irakaslearen azken laneguna baita, eta harekin bizitutako abenturak eta ikasitako gauza guztiak ospatzera datoz Pupu, Lore, Porrotx eta Marimotots herriko lagunekin batera", eta apirilaren 6an, igandea, 17:00etan, pailazoak Olatzagutiko Erburua kiroldegian ospatuko dute ostirala dela. Sarrerak 5 eurotan eros daitzeke Olatzagutiko Udalaren webgunean eta kultur etxean.

Pailazoen ikuskizun berria 2023ko azaroan argitaratutako Txapasen kaxa magikoa ipuin eta disko ilustratuetan oinarrituta dago. Josu Txapartegi Aramendi Txapas euskal akordeolari, idazle, abesbatzako zuzendari, organo jole eta sortzaile oparoa da, irakasle jubilatua,eta bere bizitzan hamaika abesti sortu ditu; tartean Ostirala iritsi da kanta da Txapasek sortutako kanturik ezagunena. Katxiporreta Kooperatibak aitortza egin nahi die Txapasi eta egunerokotasunean haien balioak eta bizipenak "maitasunez eta ilusioz partekatzen dituzten hezitzaile guztiei".

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!