Apirilaren 5ean, larunbata, Elkartasun Tekno Gaua izanen da, Olatzagutiko Maisuenea gaztetxean. Euskal Preso Politikoei "elkartasuna adierazteagatik" jarritako isunen aurrean antolatutako jaialdia izanen da, eta jasotako dirua "gastu errepresioboei" aurre egiteko erabiliko dela azaldu du Jardun Nafarroak. Jaialdia 22:00etan hasiko da, sarrerak 4 eurotan izanen dira, eta Ivangroove, Zigix Kela Tekkno eta Arnoiko DJek parte hartuko dute.