Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko deialdia

Guaixe 2025ko api. 9a, 11:19

Olaztiarrak kale Nagusian. ARTXIBOA

Garaiz ordaintzen ez duenari errekargua jarriko diote.

Olatzgautiko Udalak jakinarazi du aurtengo trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 5ean despedituko dela. Helbideratutako ordainagiriak apirilaren 15ean kargatuko dira kontuetan, eta helbideratu gabekoak, berriz, udalaren banku-kontuetan edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dira.