Herri Eskolen festa Olatzagutian

Guaixe 2025ko api. 7a, 08:08

Apirilaren 12an, larunbata, Sakanako Herri eskoletako komunitatea bilduko da Olatzagutiko Vicente Argomaniz plazan, haien festa ospatzeko.

Sakanako Herri Eskola festan ospatuko dute apirilaren 12an, larunbata, goizean, Olatzagutiko Vicente Argomaniz plazan. "Herri bat, eskola bat, publikoa eta euskalduna" aldarrikatuko du herri eskolen komunitateak.

Sakanako Herri Eskolen jaia

Apirilak 12 larunbata

Olatzagutiko Vicente Argomaniz plazan

10:30 Jolas kooperatiboak.
Margoketa txokoa.
Trentzak.
Tailerrak: orea, henna…

12:00 Hamaiketakoa Olaztiko gurasoen eskutik.
La Cigarra txaranga.
Erraldoiak.

12:30 Dantza plaza, Olaztiko dantza taldearekin.

13:00 Sakanako herri eskolen bertsoak eta postreen zozketa.