Olatzagutiko Udalak zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostuak B mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak dira. Lanpostuak nahitaezko B1 hizkuntza eskakizuna dute. Lanpostuek izanen dituzte Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen D mailari dagozkion lansariak. Era berean, plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak jasoko ditu, bai eta hitzarmen kolektiboaren bidez lor daitezkeenak ere. Oposizio deialdian parte hartzeko eskabideak maiatzaren 12ko 23:59:59ak arte aurkez daitezke udalean. Deialdiari buruzko informazioa olazti.eus webgunean dago.