Sakanako Herri Eskolek beraien festa ospatu zuten Olatzagutian larunbatean. Hara hurbildu zirenak goizetik kooperazio jolasekin ongi pasatzeko aukera izan zuten. Olatzagutiko eskolako guraso elkarteak eskainitako otamena La Cigarra txarangak girotu zuen. Eta erraldoiak ere ez zuten hutsik egin. Dantza eta bertso emanaldiaren ondoren, postreen zozketa egin zen.