Erburua kiroldegiko teilatua altzairu sinpleko txapaz eginda dago eta itajura asko ditu. Ur tantak kirol pistara erortzen dira, kirol praktikarako eremu ez segurua bihurtuz. Olatzagutiko Udalak teilatuko itajura horiek konpontzeko lanak emateko deialdia egin du. Obrak 116.110,01 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Lana eskuratzeko eskaintza aurkezteko epea maiatzaren 5eko 23:59an despedituko da. Obra bere egiten duenak lanak despeditzeko hiru hilabete izanen ditu. Olatzagutiko Udalak lanak finantzatzeko Nafarroako Gobernuko aurrekontuetatik zuzenean 60.000 euro jasoko ditu, EH Bilduren zuzenketa bat bitarteko dela.