Olatzagutiko Maisuenea gaztetxeak 30 urte bete ditu, eta maiatzaren 10ean, larunbata, Iraganean ereindako haziek loratzen darraite lelopean egun osoko egitaraua presatu dute hiru hamarkadak ospatzeko. Eguerdian jaurtiko dute festa hasiera iragarriko duen txupinazoa, eta herri bazkaria, Edu Zardoya umoregilearen bakarrizketa saioaren ondoren, musika jaialdia izanen da gaztetxean: Skabidean, Nafarroa 1512, Quinkillada, Mandroll, The Marteens eta Bulkada taldeak parte hartuko dute. Ondoren, Boletus Rumberus disko jartzaileak egonen dira.
Maisuenea gaztetxearen XXX. urteurrena
Maiatzak 10 larunbata
12:00 Txupinazoa, gaztetxean.
14:00 Herri bazkaria: babarrun jana, gaztetxean.
16:00 Edu Zardoya bakarrizketalaria.
18:00 Kontzertuak, gaztetxearen parean: Skabidean, Nafarroa 1512, Quinkillada, Mandroll, The Marteens eta Bulkada taldeak. Ondoren, Boletus Rumberus Djak.