2025/05/24 17:00

Euskaraldia

Euskaraldia Olatzagutian

Euskaraldia Olatzagutian
San Migel plaza, Olazti

Maiatzaren 9an eta 10ean, ostirala eta larunbata, Euskaraldian izena emateko aukera izanen da; ostiralean, kultur etxean, eskulanak eginen dituzte ere, eta larunbatean Maisuenearen urteurrenean izanen da aukera.

Maiatzaren 15ean izanen da Euskaraldiaren hasiera eta Olatzagutian txupinazoarekin emanen diote ekimenari hasiera; momentu horretan txapa jarriko dute olaztiarrek eta Euskaraldiaren aldeko topa eginen dute.

Maiatzaren 17an, ostirala, tortilla patata txapelketa eginen dute, Euskaraldiaren barruan; eta maiatzaren 24an, larunbata, Euskaraldiaren amaieraren bezperan, Kidam Magoaren ikuskizuna eta Boletus Rumberus DJen emanaldia izanen da Olatzagutian.