Txarangakidearen omenezko La Zigarra-ren kontzertua

Guaixe 2025eko maiatzaren 16a

La Zigarra txaranga 2024ko Olatzagutiko San Migel festetan. ARTXIBOA

Olatzagutiko La Zigarra Txarangak entzunaldi berezia antolatu du maiatzaren 18an, igandea, Olatzagutiko San Migel plazan.

ergio Gastaminza Baztarrikaren omenezko kontzertua izanen da; Gastaminza aurreko urtean trafiko istripu batean zendu zen, 44 urte zituela, eta, besteak beste, La Zigarra Txarangako kidea zen. Txarangak "Zigarra-rekin eginiko lankidetzagatik aitorpen gisa" antolatu du igandeko entzunaldia maiatzaren 18an, igandea, 13:00etan, San Migel plazan.

Omenaldi kontzerturako La Zigarra Txarangak denetariko abestiez osatutako errepertorioa sortu du, "gazte batendako aproposak" diren abestiak, Diario de Noticias egunkarian azaldu duten bezala; esaterako, Queen, Rosendo edo La Oreja de Van Gogh taldeen abestiak joko dituzte, baita zenbait euskal kanta ere.