Olatzagutiak igerilekurako sorosleak behar ditu

Guaixe 2025eko maiatzaren 29a

Olatzagutiko igerilekuak. ARTXIBOA

Hautatutakoei hiru hilabete ingururako kontratua eginen zaie, lanaldi osokoa.

Olatzagutiko Udalaren kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Erburua Olazti enpresa publikoak jakinarazi du igerilekuan lan egiteko bi sorosle kontratatuko dituela. Bete beharreko baldintzak dira orospeneko titulazioa izatea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea eta euskarazko ahozko B2 maila izatea. 

Izena emateko epea garagarrilaren 6ko 14:00etan bukatuko da, eta eskaerak Olatzagutiko udaletxean aurkeztu beharko dira. Eskabidea, eskatutako titulazioa, euskararen ezagutza egiaztatzea eta alegatzen diren merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dira.