Olatzagutiko Udala aurtengo festak prestatzen ari da eta ospakizunetan zezensuzkoa ateratzea aurreikusten du. Festa egunetan zezensuzkoa eramateko pertsona bat behar duela jakinarazi du udalak. Interesa duenak adinez nagusia izan behar du eta udalak zehaztutako zazpi egunetan zezensuzkoa ateratzeko konpromisoa hartu behar du. Eguneko 30 euro gordin kobratuko ditu eramaileak. Lan egunak izanen dira: garilaren 24, 25, 26 eta 27 eta irailaren 26, 27 eta 28an. Izena emateko epea garilaren 7ko 14:00etan despedituko da.