Ikasleak azokan

Guaixe 2025eko ekainaren 11

Eurek egindako eskulanak salgai jarri zituzten, Palestinaren alde dirua biltzeko.

Olatzagutiko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek astearte goiza San Migel plazan eman zuten. Haiek gainerako azokako saltzaileen modura, salmahaia jarri zuten. Baina han arropa, fruta edo barazkiak salgai jarri beharrean beraiek egindako eskulanak jarri zituzten. Euro bat eta bost euro artean saldu zituzten eskumuturrekoak, koadroak eta bestelakoak. Erosleen artean ikaskideak eta makina bat olaztiar izan zituzten. Jasotako dirua Palestinaren aldeko ekimenetara bideratuko dituzte. 

Horrela despeditu zuten elkartasun ekimena. Aurretik, Begoña Zestau Baraibarrekin prestakuntza saioak izan dituzte. Gainera, Camerongo gazte baten bisita izan zuten klasean. Gainera, Sakana Harrera Harana eta HelpNa elkarteek egiten duten lanaren berri jaso dute.