Festetako haurrendako zapi banaketa prestatzen hasi da udala

Guaixe

Joan zen urtean ttattarra jaso zutenen talde argazkia. ARTXIBOA

Jasotzeko, aurretik izena eman beharra dago.

Olatzagutiko Santa Ana festak garilaren 24an hasiko dira. Ohi denez, Olatzagutiko Udalak festen hasieran joan den urtean jaiotako haurrei herriko ttattarra oparituko die. Umeendako zapia jaso nahi duten gurasoek udaletxean izena eman beharko dute. Horretarako epea garilaren 11n despedituko da.