Igerilekuko taberna errentan hartzeko aukera

Guaixe 2025eko ekainaren 16a

Olatzagutiko igerilekuak. ARTXIBOA

Enkante bidez emanen da kudeaketa.

Olatzagutiko udal kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Erburua Olazti SM enpresak igerilekuetako tabernaren kudeaketa eman nahi du enkante bidez. Enkantearen hasierako kopurua 121 euro (BEZ barne) da. Taberna hartzen interesa dutenek ezin dute kopuru hori baino gutxiago eskaini. Eskaintzak hilaren 19ra arte aurkeztu daitezke udaletxean. Taberna hartzen duenak udan zabalik izan beharko du, igerilekuak zabalik dauden bitartean. Deialdiari buruzko informazioa Nafarroako Kontratazio Portalaren lizitazioen atalean dago.