Iturbedeinkaturen bueltan elkartuta

Guaixe 2025eko ekainaren 23a

Batueko izenez ere ezagutzen den iturriaren inguruan ospakizuna izan zuten olaztiarrek.

Burundar Txistularien kalejirak eman zioten hasiera udako solstizioa dela eta Olatzagutian ospatzen den Batueko egunari. Kalejiraren ondoren, San Migel plazatik Altzania magalerantz abiatu ziren. Behin iturriaren ingurura iritsita olaztiarrek hamaiketako ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Burundar Txistulariek beraien doinuekin alaitu zuten giroa. Ondoren jatekoak prestatzeari ekin zioten, kuadrillak bazkal garairako zer jan izan zezaten. Bazkalostean jendea aulkietatik jaikiarazteko ardura La Cigarra txarangaren doinuena izan zen. Ospakizunak herrian izan zuen segida ondoren.