Atletismoa

Ruben Mendieta, hirugarren Entzierroko Lasterketan

Guaixe 2025eko ekainaren 30a

Ruben Mendieta, eskuinean, hirugarren postuko dominarekin. JAVIER BERGASA

Lasterketaren 40. edizioan Mikel Calvo eta Raquel Etxeberria txapeldunak errekorra apurtzeko 2 segundora geratu ziren

Ekainaren 29an 40. Entzierroko Lasterketa jokatu zen Iruñean, La Jarana peñak antolatutakoa, urtetik urtera garrantzi gehiago hartzen ari den lasterketa. Entzierroko ikuiluetatik zezen plazako atariraino dauden 799 metroak lotzera korrikalari ugari animatu ziren. 

Federatutako korrikalarien proban Mikel Calvo (2:01) izan zen azkarrena. Bigarren Aiert Zaro sailkatu zen (2:02), eta hirugarren Ruben Mendieta olaztiarra (.02). Iraitz Senar lakuntzarra bederatizgarren iritsi zen (2:10). Emakumezkoetan Raquel Etxeberria (2:21) gailendu zitzaien Jihad Essoupauri (2:22) eta Marta Fernanezi (2:32). Lasterketa herrikoiko txapeldunak Daniel Zambrano (2:54) eta Maialen Ona (2:51) izan ziren. 

Argazkiak: JAVIER BERGASA / DIARIO DE NOTICIAS