Istripua autobian

Guaixe 2025eko uztailaren 2a

Kamioi istripua autobian. SUHILTZAILEAK

Kamioi bat bidetik atera zen.

Iparraldeko Autobian (A-1) Arabako noranzkoan zihoan kamioi txiki bat bidetik atera zen. Ezbeharraren ondorioz inork ez zuen minik izan. Istripua Olatzagutiko dermioan izan zen, Altsasuko lotura gunetik gertu. Istripuaren tokira Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta Oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia joan zen.