Olatzagutiko igerilekuko taberna errentan hartzeko aukera

Guaixe 2025ko uzt. 3a, 11:46

Olatzagutiko igerilekuak. ARTXIBOA

Enkante bidez emanen da kudeaketa.

Olatzagutiko udal kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Erburua Olazti SM enpresak igerilekuetako tabernaren kudeaketa emateko bigarren deialdia egin du, aurrenekoan ez baitzen eskaerarik izan. Tabernaren kudeaketa enkante bidez eman nahi du eta haren hasierako kopurua 121 euro (BEZ barne) da. Taberna hartzen interesa dutenek ezin dute kopuru hori baino gutxiago eskaini. Eskaintzak garilaren 7ra arte aurkeztu daitezke udaletxean. Taberna hartzen duenak udan zabalik izan beharko du, igerilekuak zabalik dauden bitartean. Deialdiari buruzko informazioa olazti.eus webgunean dago.