Olaztiko musika eskolan saxofoi irakaslea behar da

Guaixe 2025eko uztailaren 28a

Olatzagutiko musika eskolaren egoitza. ARTXIBOA

Udalak lan publikoaren eskaintza publikoa eginen du.

Olaztiko Musika Eskolaren Patronatuak aurtengo lan publikoaren eskaintza onartu du. Zehazki, saxofoi irakaslearen plaza betetzeko deialdia eginen du. Lanpostu hori B mailakoa izanen da, lanaldi partziala duena eta lan-kontratudunen araubidekoa. Lanpostuak nahitaezko hizkuntza eskakizuna du: euskarazko C1 maila. Patronatuak aurreikusi du lanpostua heldu den ikasturtean zehar betetzea plaza hori.