Olatzagutiko Udalak jakinarazi du gaztetxokoaren heldu den ikasturterako izena emateko zabalik dagoela. Taldea osatzeko gutxienez hamar lagun behar dira. Izena udaletxean eman daiteke irailaren 8tik 19ra, astegunetan, 9:00etatik 14:00etara. Izena emateko fitxa eta onarpen-orria bete beharko dira. Eta, aldi berean, ordainketa egin beharko da: 5 euro gazte baten kasuan, zortzi bi anaia-arreba edo gehiago direnean. Tarifa ordaintzetik salbuetsita egongo dira beren prekarietate ekonomikoa egiaztatzen duten pertsonak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako emandako txostenaren bidez. Plazak baleude, izen ematea ikasturte guztian zabalik izanen litzateke. Lehentasuna izango dute Olatzagutian erroldatutako gazteek eta dibortziatutako gurasoen edo antzeko egoeren adingabeek, baldin eta adingabea Udal Erroldan agertzen ez bada legezko zaintza dela-eta, baina bai legezko tutore bat.
Gaztetxokoa lastailaren 3an irekiko ditu ateak eta maiatzaren 16ra arte eskainiko du bere zerbitzua asteburuetan. Ostiraletan eta larunbatetan 17:00etatik 21:30era egonen da zabalik eta domekatan, berriz, 17:00etatik 20:00etara.