Udalak oposizio lehiaketa bat bukatutzat eman du

Guaixe 2025eko irailaren 8a

Olatzagutiko udaletxea. ARTXIBOA

Administrari-ofizialaren lanpostua bete du.

Olatzagutiko Udalak administrari-ofizialen plaza bat barne igoera murriztuan oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zuen. Prozesua behar bezala despeditu ondoren, Olatzagutiko Udalak Itziar Perurena Jaurena udaleko karrerako funtzionario izendatu du.  C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan ariko da.