Automobilismoa

Urbasako Igoera, pilotuen zain

Guaixe 2025eko irailaren 9a

Aurtengo kartelelereko Iñigo Zelaiaren autoaren irudia aukeratu du Sakana Motorsportek.

Urriaren 4an, larunbata, izanen da Sakana Motorsportek antolatutako proba. 

Sakanako automobilismo festa, Urbasako Igoera, urriaren 4an jokatuko da. XLIII. edizioa izango da eta Sakana Motorsportek antolatuko du. Motor ikuskizuna 12:00etan hasiko da, entrenamendu ofizialekin, eta segidan lehen eta bigarren manga ofizialak izango dira. Arratsaldean, 18:30ean, sailkapen ofizialen argitaratzea eta sari ematea izango da. 

Urbasako Igoerak 5.930 metroko ibilbidea du eta Nafarroako Mendi Txapelketarako eta Errioxako Mendi Txapelketarako puntuagarria izango da. Pilotuek probaren egunean hirutan osatu beharko dute ibilbidea. Bezperatik, urriaren 3tik, 19:0etatik aurrera, portuko errepidea itxita egongo da. Bestalde, lasterketako antolakuntzan lagundu nahi dutenak, jarri daitezela harremanetan Sakana Motorsport eskuderiarekin. 

Izena ematea, irailaren 24ra arte
Urbasako Igoeran parte hartu nahi duten pilotuek izena ematea zabalik dute irailaren 22ra arte. Irailaren 24an argitaratuko da izena eman duten pilotuen behin behineko zerrenda. Behin betiko zerrenda, aldiz, urriaren 1ean argitaratuko da.