Pilota

Olaztiko Goxua Txapelketak Txikuriri aitortza egingo dio

Guaixe 2025eko irailaren 12a

Martin Mundiñano 'Txikuri', San Miguel txapelketan. SAN MIGUEL ELKARTEA

Irailaren 12an, ostirala, Olaztin hasiko den txapelketan urte luzez euren pilota irakasle izandako Martin Mundiñano 'Txikuri' omendu nahi dute.

Goxua taldeak Olaztin antolatutako Goxua Txapelketa-Agustin San Miguelen Omenezkoan zortzi bikote lehiatuko dira. San Migel elkartea eta Olaztiko Udala laguntzaileak dira. 

Txapelketako lehen jardunaldia irailaren 12an, ostirala, jokatuko da, 21:30ean, Olaztiko frontoian. Ondoko partidak daude jokoan: Aguirre-Kamuel / Vizuete I-Vizuete II; Goya-Zornoza / Azkargorta-Solas; Flores-Mikel / Berat-Eneriz; Izagirre-Beloki / San Vicente-Maiza.

Lehen jardunaldi horretan Martin Mundiñano “Txikuri”-ri aitortza egingo dio Goxua taldeak. "Askok Txikurirekin ikasi genuen pilotan jokatzen, urte askoz aritu zen pilota irakasten" aipatu du Goxua Taldeko Roberto Zornoza “Limon”-ek.