Porlandegiak biomasa erregai gisa erabiltzeko baimena jaso du

Guaixe 2025eko irailaren 30a

Porlandegia Koskobilotik. ARTXIBOA

Horretarako bere instalazioan aldaketa nabarmena egitea eskatu zuen.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak, ebazpen bidez, baimena eman dio Cementos Portland Valderrivas enpresari bere Olatzagutiko zementu fabrikan biomasa erregai gisa erabiltzeko. Beraz, "biomasa-hondakinen balorizazio energetikorako instalazioaren proiektua aurrera" eginen du. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpenaren eranskinetan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte.