Arrozen mundua Olatzagutian

Guaixe 2025eko irailaren 30a

Kulturartekotasun ekimenak makina bat jende erakarri zuen.

Historia memoriaren parkeak Olatzagutiako munduko arrozen zortzigarren edizioa hartu zuen domekan, irailaren 28an. Aurten Maroko, Olatzagutia, Errumania, Peru, Palestina eta Saharan jaiotako sakandarrak aritu ziren sorterriko jakiak prestatzen. Ekimenean Olatzagutiko talde bat parte hartzen zuen estreinako aldia izan zen. Haiekin batera Sakana Harrera Haranako kideak eta arakildar batzuek ere parte hartu zuten. Azken horiek gaur egun Gazan "jaten" dutena "prestatu" zuten eltze batean. Hura zabaltzera gonbidatzen zuten jendea eta barruan ura besterik ez zen ikusten. Sukaldarien mahaien artean ere baziren bestelakoak, esaterako, txapa tailerra edota Palestinaren aldeko materiala saltzen zuen mahaia. 

Goizean zehar jatekoak nola prestatzen ziren ikasteko aukera izan zuten bisitariek. Jatekoak dastatzeko aukera izan zen. Horretarako antolakuntzak ia 300 bat ontzi eta sardexka banatu zituen. Horregatik jatekoak azkar despeditu ziren. Antolakuntza ekimenera hurbildutako jendearen erantzunagatik esker ona adierazi zuen.