Primerako eguraldiarekin jokatu zen Sutegi elkarteak antolatutako XVII. Olazagutia Urbasa Mendi Lasterketa (16,4 km, 850 m +), irailaren 27an. Ia 180 korrikalari zeuden izena emanda. Sutegikoak oso kontentu zeuden, horietatik 64 sakandarrak zirelako, tartean 19 olaztiar. "Korrikalari olaztiarren errekorra gainditu dugu" zioen, pozarren, Fermin Zornozak. Guztira 151 korrikalarik lortu zuten proba gainditzea. Lasterketa bizi-bizi atera zen, eta 12. minuturako goian zeuden korrikalariak, Ziordia dermio aldera egiteko prest.
Aurten ibilbide berria mustu zuen Olaztiko lasterketak: Gazbide tumulutik, Altsasuko portutik, Bargagaindik, Larrakarte tumulutik, ikazkiñen bordatik eta Urbasako begiratokitik pasa zen. "Toki oso ederretatik ibili dira, korrikalariei asko gustatu zaie" nabarmendu zuen Zornozak.
Aimar Larrea antzuolarra hasiera-hasieratik jarri zen lasterketa buruan. Ibilbide guztian erritmoari eutsi, aldeak eta tarteak ongi kontrolatu, eta bakar-bakarrik iritsi zen helmugara (1:22:03), Lekunberriko Iñigo Lasarteren (1:22:57) eta Georg Paulmann alemaniarraren aurretik (1:23:46). Lehen sakandarra Jon Gil izan zen, helmugan seigarren (1:27:03). Bizikleta utzi eta aurten mendi lasterketetan hasi denetik, ikusgarri ari da lakuntzarra. Gorka Acebes, helmugan hamargarren (1:28:25), lehen olaztiarra izan zen.
Izaskun Beunza, gutxigatik
Emakumezkoetan, Izaskun Beunza olaztiarra aurretik joan zen lasterketa ia osoan. Olaztira iristerakoan, helmugatik oso gertu, atzetik erasoan zetorren Maite Etxezarreta azpeitiarrak olaztiarra gainditu zuen eta Etxezarreta izan zen txapelduna (1:35:37), Izaskun Beunzaren aurretik (1:35:46). 9 segundo eskasek izan zuten errua, baina aurreko astean Beriain Km Bertikalean Nafarroako txapelduna izatetik herriko probara "oso gogotsu" zetorren Beunzak ongi hartu zuen gertatutakoa, eta Etxezarreta zoriondu zuen. Andrea Aristu olaztiarra izan zen hirugarrena (1:45:52).
Beteranoen saria Sergio Serrano idiazabaldarrak (1:28:20) eta Ainhoa Gonzalez gasteiztarrak (1:54:34) jaso zuten. Olaztiarren sariei dagokienez, emakumezkoetan Izaskun Beunza, Andrea Aristu eta Zuriñe Argüelles (1:58:43) izan ziren saridunak, eta gizonezkoetan Gorka Acebes, Iñaki Garmendia (1:30:55) eta Egoitz Aldaz (1:46:57).
Festa giroa
Helduen lasterketa martxan zegoen bitartean, Olaztin 39 gaztetxok txikien lasterketetan parte hartu zuten. San Miguel festak zirenez, haurrendako puzgarriak zeuden plazan. Helmugara iritsi eta sari ematea prestatu bitartean, Sutegik auzate ederra antolatu zuen plazan, eta korrikalariek lasterketako pasadizoak izan zituzten hizpide. Mendi lasterketak hurrengo urtera arte esan du agur. Aurretik, abenduaren 31n, San Silvestrearen txanda izango da. Aurten 25 urte beteko dira lehen edizioa egin zenetik.
Sakandarrak XVII. Olazagutia Urbasan (16,4 km)
Gizonak
1. Aimar Larrea 1:22:03
6. Jon Gil 1:27:03
7. Ander Iraizoz 1:27:24
10. Gorka Acebes 1:28:25
12. Iraitz Goñi 1:29:32
13. Adrian Martinez 1:30:36
14. Iñaki Garmendia 1:30:55
17. Jose Luis Beraza 1:32:25
19. Jorge Azanza 1:32:57
23.Iraitz Berastegi 1:35:10
28. Joxeja Maiza 1:35:50
30. Jon Mendia 1:36:50
36. Adrian Claver 1:39:32
38. Aimar Araña 1:41:28
41. Ibon Ubeda 1:42:57
43. Ruben Izko 1:43:11
45. Ioseba Iza 1:44:42
47. Roberto Ziordia 1:44:43
52. Mikel Galarza 1:45:58
55. Patxi Cano 1:46:44
57. Egoitz Aldaz 1:46:57
62. Iñaki Garcia 1:47:38
63. Raul Audikana 1:47:44
65. Ibon Arregi 1:48:43
66. Juan Larrea 1:48:44
68. Aritz Irigoien 1:48:57
74. Oihan Vinagre 1:51:14
76. Andoni Azanza 1:51:52
77. Eñaut San Vicente 1:51:55
78. Asier Leiza 1:52:01
83. Fran Araña 1:53:11
86. Peio Bengoetxea 1:54:05
87. Mikel Beloki 1:54:06
90. Iban Martin 1:54:31
92. Mikel Solas 1:54:52
96. Inhar Olabide 1:55:29
97. Alfredo Estrada 1:55:41
98. Raul Lage 1:56:02
102. Joseba Imaz 1:57:00
104. Nicolas Fernandez 1:57:38
113. Javier Beloki 1:58:58
116. Alberto Arrizabalaga 2:00:20
129. Asier Agirre 2:09:10
130. Juanjo Otsoa 2:09:35
131. Eneriz Besga 2:11:30
136. Ioni Araña 2:19:43
142. Gorka Ruiz 2:23:37
Emakumeak
25. Maite Etxezarreta 1:35:37
27. Izaskun Beunza 1:35:46
51. Andrea Aristu 1:45:52
73. Paula Diaz 1:51:14
82. Aizea Beraza 1:52:43
112. Zuriñe Argüelles 1:58:43
117. Irati L. De Goikoetxea 2:00:37
118. Sarabe Arakama 2:00:49
132. Irune Argüelles 2:12:11
133. Oihana Ganuza 2:18:39
134. Jaione Loban 2:18:40
137. Izaskun Landa 2:20:21
139. Virginia Echavarri 2:21:33
149. Silvia Perez 2:40:08
151. Vanessa Galbete 2:45:59

Helmugako argazkia: Mikel Montesinos. Gainontzekoak: Guaixe.