Margotzen ikasteko ikastaroko izen ematea zabalik dago

Guaixe 2025eko urriaren 7a

Olaztiarrak pintura ikasten. ARTXIBOA

Udalak jakinarazi duenez, izen-emateak urte osoan zehar onartuko dira, baldin eta plaza libreak badaude. 

Olatzagutiko Udalak pintura ikastaroa antolatu du. Taldea osatzeko, margotzen ikasi nahi duten zortzi pertsona behar dira gutxienez, hemezortzi gehienez. Saioak astelehen, astearte eta ostegunetan izanen dira 17:30etik 19:30era. Ikasturtea lastailaren 20an hasi eta maiatzaren 28an despedituko da. Hilaren 16ra arte eman daiteke izena udaletxean, 09:00etatik 14:00etara. Ikastaroan izena emateagatik 105 euro ordaindu behar dira, 55 hasieran eta 50 abenduan.