Ez gara azkenak izango magia eta musika familiarteko ikuskizun bat da, Adriana Olmedoren konpainiarena, eta erresistentzia eat gainditze abentura kontatzen du: Aguas Claras Gazteluko Magia Akademiako ikasturteko lehen eguna da, eta oso berezia da Basoetako Tribuetako hiru gazterendako. Protagonistek jakingo dute Akademiako jendea askok ez dituela magiaren merezimendutzat hartzen eta etorkizun oso arriskutsua aurreikusten dutela hainedako. Jaione Urtasun, Xabier Artieda, Edurne Pena, AIntzane Baleztena eta Maitane Perez dira antzezleak.
Urriaren 12an, igandea, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean izanen da ikuskizuna. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke Olaztiko Udaleko webgunean, eta 3,5 eurotan egunean bertan txarteldegian.