Udaleko hiru lanpostu betetzeko izendapenak

Guaixe 2025eko azaroaren 6a

Olatzagutiko udaletxea. ARTXIBOA

Musika eskolako bat eta zerbitzu anitzetako bi lanpostu dira oposizio bidez bete direnak. 

Olatzagutiko Udalak, oposizio bidez, hiru lanpostu betetzeko bi deialdi egin zituen. Hautaprobak despedituta, kalifikazio epaimahaiak zerbitzu anitzeko enplegatu plazarako Iban Lopez de Goikoetxea Galan eta Xabier Ezkerra Larraza izendatzeko proposatu du. Beste epaimahai batek musika eskolako saxofoi irakaslearen lanposturako Adrián San Román Alvesen aldeko izendapen proposamena egin du.