Irristaketa

Olaztik 140 irristalari inguru bilduko ditu Sakana Irristaketa Sarian

Guaixe 2025eko azaroaren 6a

2024ko Sakana Irristaketa Saria. ARTXIBOA

Azaroaren 8an, larunbata, Erburua kiroldegian jokatuko da saria; Nafarroako Kirol Jokoen Indoor Abiadura Txapelketarako baliagarria izango da.

Sakana Patin Taldeak Olaztiko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta zenbait babesleren laguntzarekin antolatuta, azaroaren 8an, 10:00etatik aurrera jokatuko da Sakana Irristaketa Saria, Olaztiko Erburua kiroldegian. Proba 2025eko Nafarroako Kirol Jokoen Abiadura Indoor Irristaketa Txapelketarako baliagarria izango da, eta kategoria guztietako irristalariak lehiatuko dira bertan. Tartean, jakina, Sakana Patin taldekoak. 

Guztira 140 irristalari inguru lehiatuko dira Erburua kiroldegian, mini mailatik hasita master mailara bitartean. 10:00etan hasiko dira lasterketak, eta bi ordu pasa iraungo dutela espero da. Sakana Patin taldeko Oscar Mazarron monitoreak aurreikuspen onak ditu. "Indoor lasterketetan ongi moldatzen gara, guk frontoian entrenatzen dugulako eta ohituta gaudelako. Gainontzeko taldeek ez dute frontoietan horrenbeste entrenatzen, eta nabari da".