Olatzagutiko Udalak jakinarazi du 2025ko lurraren kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea lastailaren 20tik abenduaren 2ra artekoa izango da. Helbideratutako ordainagiriak azaroaren 17etik aurrera kargatuko dira kontuetan, eta helbideratu gabekoak, berriz, udalaren banku kontuetan edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dira.
Ordainketa ez bada borondatezko ordaintzeko epean egiten, zor horiek ordainarazpen-prozeduraren bidez eskatuko dira eta legeak ezarritako errekargua gehituko zaio.