'La última flor' antzezlanaren aurrestreinaldia

Guaixe 2025eko azaroaren 6a

Azaroaren 9an, igandea, Eszenika Norte konpainiaren antzezlanaren emanaldia eginen dute, Olaztiko kultur etxean. Antzezlanaren egoitza artistikoa egin dute bertan. 

Eszenika Norte konpainiak La última flor antzezlana landu du Olaztiko kultur etxean, eta landutakoaren emaitza azaroaren 9an, igandea, 17:00etan, erakutsiko dute kultur etxean bertan. Antzezlanaren emanaldiaren ondoren sormen prozesuari buruzko solasaldia izanen da antzezgileekin. Lana 2189. urtean kokatzen da; etorkizun hondatua erakusten da, gizateriak Lurra abandonatu du: gerrak, kutsadura, adimen artifiziala... Pertsona bakarra dago, Teo, eta berriro loratzeko itxaropeanri eutsiko dio: ez da bakarrik egongo, Lore landare xume baten konpainia izanen du. Antzezlana 6 urtetik aurrerako haurrendako bideratuta dago, eta sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin.