Orekan kontziliazio programa gabonetan bueltan

Guaixe 2025eko azaroaren 18a

Haurrak ludotekan jolasten. ARTXIBOA

Ikastetxeetako oporraldian familiak laguntzeko helburua du. Izen ematea abenduaren 12ra arte zabalik dago. Horretarako udaletxetik pasa beharko da. 

Eguberritako oporretan familiek lana eta familia bete beharrak uztartzen laguntzeko, Olatzagutiko Udalak Orekan programaren eskaintza egin du gabonetarako. Programa horren bidez haurren gurasoek edo tutoreek beraien lan-erantzukizunak bete ahal izatea errazten du, seme-alaben zaintza eta ongizatea alde batera utzi gabe. Udalaren eskaintza familiendako aukera segurua eta fidagarria da, seme-alabak geratu eta oporretan hartu ahal izateko.

Eskaintza 2021etik 2013ra bitartean (biak barne) jaiotako neska-mutikoei zuzenduta dago. Beti ere, esfinterren kontrolean autonomia badute, edo autonomiarik eza justifikatzen duen dibertsitate funtzionala duten haurrak badira. Orekan programak aurrera egiteko gutxieneko izen ematea seikoa izanen da, gehienez hamabost haur onartuko ditu udalak. Hala ere, udalak jakinarazi duenez, "dibertsitate funtzionala duten adingabeak inskribatzen badira, eta dibertsitate horren arabera, plaza-kopurua murriztu ahal izango da".

Orekan programa abenduak 22, 23, 24, 29, 30 eta 31 eta ilbeltzaren 2, 5 eta 7 egunetan eskainiko da, Akelarre ludotekan. Bi ordutegi daude aukeran, 09:00etatik 13:00etara eta 11:00etatik 13:00etara. Udalak argitu dunenez, bigarren aukera martxan jarriko da lehen aukerako plazak betetzen ez badira, txanda hori lehentasunezkoa
baita.

Tarifei dagokionez, lehen ordutegirako haur baten izen emateagatik 17 euro ordaindu beharko dira, 27 familia bereko bi edo gehiago badira. Bigarren aukeran, berriz, 9 eta 14 dira prezioak. Tarifak ordaintzetik salbuetsita egongo dira udalean berariaz eskatu ondoren, oinarrizko gizarte-zerbitzuek horretarako egindako txostenaren bidez prekarietate ekonomikoa egiaztatzen duten pertsonak.