Otsailaren 17an izanen da astearte ihotea. Baina aurreko larunbatean, otsailaren 14an, Olatzagutiko karriketara herri ihoteko pertsonaiak aterako dira: Zamar handiak, zamar txikiak, neskak, apaiza, medikua, alkatea eta beste. Olaztiarrek ospakizunerako beharrezko elementu guztiak izan ditzaten, Olatzagutiko ihote batzordeak ipuruko tailerra antolatu du. Ikastaroa Akelarre ludotekan izanen da larunbat goizetan, 10:00etan, azaroaren 29an hasita. Izena eman nahi duenak 646 31 40 59 telefono zenbakira hots egin beharko du. Antolatzaileek gaztigatu dutenez, parte hartzaileek materialaren kostua ordaindu beharko dute.