2025/12/14 06:00etan

Mendi Irteera

Sakanako Mendizaleekin Pirinioetara

Sakanako Mendizaleekin Pirinioetara
Bus geltokia, Olazti

Abenduaren 14an, igandea, Saigots eta Sorogainen arteko mendi irteera antolatu du Sakanako Mendizaleak taldeak. Ezkabako III. Etapa da, eta guztira, 15,30 kilometro eginen dituzte mendizaleek; 668 metro aldapan gora eta 397 metro aldapan behera. Bazkaria Auritzeko Loizu jatetxean eginen dute. 06:00etan abiatuko dira Olaztitik. Abenduaren 10era arte eman daiteke izena 609223681 telefonoan (Miguel).