Aita Mariren inguruko hitzaldia eta erakusketa, Olatzagutian

Guaixe 2025eko abenduaren 11

Abenduaren 11n, osteguna, 'Aita Mari: Migrazioa eta giza eskubideak' hitzaldia izanen da, Olatzagutiko kultur etxean. Egun berean mustuko dute Itsas Salbamendu Humanitorioaren inguruko erakusketa, 18ra arte ikusgai egonen dena, liburutegian. 

Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitoriaren boluntarioen Aita mari: Migrazioa eta giza eskubideak hitzaldia izanen da abenduaren 11n, osteguna, 19:00etan, Olatzagutiko kultur etxean. Hitzaldiaren zehar Aita Marirekin zuzenean konektatzeko saiakera eginen dute, bertatik bertara haien lana ikusteko. 

Egun berean, abenduaren 11n, Itsas Salbamendu Humanitarioaren inguruko erakusketa mustuko dute, Olatzagutiko liburutegian. Erakusketa hilaren 18ra arte egonen da ikusgai.