65 urteko txirrindulari bat zauritu da azaroaren 14an, larunbatean. Txirrindularia erori egin zen eta ondoren ibilgailu batek harrapatu zuen. Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina, anbulantzia arrunt bat eta medikalizatu bat eta Foruzaingoa joan ziren istripuaren tokira. Zauritutako txirrindulariak pronostiko erreserbatuko hainbat kolpe zituen, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten medikua zuen anbulantzia batean. Ezbeharra Urbasako mendatearen hasieran izan zen, NA-718 errepideko 36. kilometroan, Olatzagutian, 12:00ak aldera.