Porlandegiak beste lehengai bat erabiltzeko baimena jaso du

Guaixe 2025eko abenduaren 19a

Cementos Portland Valderrivasen Olatzagutiko porlandegia. ARTXIBOA

Labe garaiko zepa pikordunak (GBFS) erabiliko ditu zementua egiteko.

Cementos Portland Valderrivas SAk (CPV) bere Olatzagutiko lantegia aldatzeko proiektua jakinarazi zion Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari. CPVk eskatu zuen zementua fabrikatzeko lehengai gisa labe garaiko zepa pikordunak (GBFS) sartzea. Gobernuak ebatzi du proiektu aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz legediarekin. Beraz, porlandegiak zementua egiteko lehengai gisa erabil dezake labe garaiko zepa pikordunak (GBFS), beti ere, EN 15167-1 arauan ezarritako propietate fisiko eta kimikoei buruzko baldintzak betetau, ezin baita besterik erabili.

Aldaketa onartuta, porlandegiaren baimen integratuaren testua aldatuko da, bertan sartuko baitute orain oniritzia jaso dituzten aldaketak. CPVk proiektua garatzeko dagozkion obra-lizentzia edo behar diren beste baimenak tramitatu beharko ditu orain.