Olatzagutiko Udalak herriko aurtengo festen egutegia onartu du. Adostutakoaren arabera hamalau festa egunez gozatzeko aukera izanen dute olaztiarrek, baita bisitariek ere. Horretaz aparte, Olatzagutiko Udalak herriko eragileek antolatzen dituzten bestelako ospakizunak edo ekitaldiak zein egunetan izanen diren ere jakinarazi du.
Egutegia
Ilbeltzak 20, asteartea, San Sebastian.
Otsailaren 5etik 9ra, ostegunetik astelehenera, Santa Ageda.
Otsailak 14, larunbata, herri Ihoteak.
Otsailak 17, asteartea, haur Ihoteak.
Otsailak 21, larunbata, hiri ihoteak.
Martxoak 23, astelehena, Korrika.
Apirilak 25, larunbata, rally sprinta.
Maiatzak 9, larunbata, Maisuenea gaztetxearen urteurrena.
Garagarrilak 20, larunbata, Iturbedeinkatuko edo Batuekoko erromeria.
Garilaren 23tik 26ra, ostegunetik domekara, Santa Ana festak.
Irailaren 25etik 27ra, ostiraletik domekara, San Migel festak.
Lastailak 3, larunbata, Urbasako igoera.
Lastailak 31, larunbata, Gaubeltza.
Abenduak 24, osteguna, Lamiatutur eta Olentzero.
Abenduak 31, osteguna, Gau Zaharra.