Herri ihoteetan narrua behar dutenendako

Guaixe 2026ko otsailaren 5a

Zamar handiak gurdia bulkatzen. ARTXIBOA

Otsaileko bigarren astean banatuko dira.

Zamar handia Olatzagutiko herri ihoteko pertsonaia da, eta soinean ardi larrua darama. Ihotean parte hartu nahi baina narrurik ez dutenak laguntzeko, Olatzagutiko Udalak dituenak banatuko ditu. Narrurik ez izan eta ihotean parte hartu nahi dutenei laguntzeko, udalak bereak banatuko ditu. Banaketa udaletxean eginen du otsailaren 9tik 13ra, 09:00etatik 14:00etara. Olatzagutiko Udalak parte hartzea sustatzeko, larru bakarra banatuko da pertsona eta familia bakoitzeko, eta, beti ere, lehentasuna emango zaie 13 urtetik gorakoei eta helduei. Udalaren narrua hartzen duenak 20 euroko fidantza jarri beharko du.