Gipuzkoako eta Sakanako espeleologoek Olatzagutiko bi koba berritan esplorazioak egin zituzten 2025ean. Koskobilo eta Birigarako Haitza inguruan daude koba horiek eta haiei Koskobilo 13 eta Birigarako urzulo izena eman diete. Bietan galeria txiki eta handiak opatu zituzten. Espeleologoak adierazi dutenez, "kareharri eremu horiek oso mugatuak direnez, halako aurkikuntzak sorpresa politak izan ziren". Orain arte koba bakoitzean 300 metro baino gehiago eman ibili ziren. Espeleologoak aurten esploratzen segituko dute, batez ere Birigarako urzuloan, erreka txiki batek bidea erakusten baitie.