Olatzagutiko Udalak webgune berria du abenduaren 22az geroztik. Itxuraldaketaren ondoren, olazti.eus webgunearen goiko menuan honako bost atal hauek ditu: gaurkotasuna, udala, udal zerbitzuak, gure herria eta turismoa. Horren azpian, udala izeneko blokea dago, eta hartan eskabideak, iragarki taula, udal aktak, alkateak erantzuten du, 012 arreta zerbitzua eta hirigintza plana izeneko atalak. Azken albistearen atalaren azpian administrazio elektronikoari lotutakoak daude: egoitza elektronikoa, izapideak egin, erregistro elektronikoa, herritarren karpeta, faktura elektronikoa eta gardentasuna. Udalaren Interneteko ataria osatzen dute agendak, Whatsapp kanalaren berri ematen duen espazioak, turismoak, telefono interesgarrien zerrendak eta udal zerbitzuen berri ematen duenak.