Otsailaren 1ean, igandea, 17:00etan, Yarleku teatro konpainiaren Agur Peter Pan txotxongilo eta antzezleak uztarten dituen antzezlanaren emanaldia izanen da: Maria irudimen handiko neskato bat da, eta maite ditu aitonak kontatzen dizkion ipuinak, istorioak eta abenturak; harkein ematen du arratsaldero Peter Pan izatera jolaste. Gau batean, ume galduek Sekula Betiko Lurraldera eramango dute eta orduantxe biziko ditu abenturak lehen pertsonan. Eva Azpilikueta altsasuarra eta Laura Villanueva dira antzezleak. Sarrerak aurretik Olaztiko Udalaren webgunean eros daitezke 3 eurotan, eta egunean bertan kultur etxean 3,5 eurotan. Emanaldia euskaraz izanen da.