Olatzagutiko lantegi batean langile bat zauritu zen atzo, ilbeltzak 3, 10:08an. Kamioi bat karga eremuan zegoela, haren pieza bat hautsi eta 56 urteko gizonezkoa bizkarrean jo zuen. Ezbeharraren tokira suhiltzaileek, Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia batek, Altsasuko osasun etxeko medikua eta erizaina eta foruzainak joan ziren. Osasun langileek tokian bertan artatu ondoren, kamioi gidaria Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, haren egoera erreserbatua zen.

Foruzaingoak bere gain hartu zituen istripuaren nondik norakoak argitzeko eta istripua gertatu zen unean laneko segurtasun neurriak bete ote ziren zehazteko eginbideak.