Astekaria

Enara Perez, Pista Kopako txapeldunordea

Maider Betelu Ganboa 2026ko otsailaren 11

Enara Perez, ezkerrean, kadeteen mailako podiumean. ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA FEDERAZIOA

Nafarroako selekzioarekin lehiatu den olaztiarra Espainiako Pista Txirrindularitza Kopan bigarren sailkatu da kadete mailan, txapeldunetik bi puntu eskasera eta txapelketa bikaina eginda

Ilbeltzaren 31tik otsailaren 1era Espainiako Pista Kopako laugarren eta azken jardunaldia jokatu zen Galapagarren. Enara Perez olaztiarra fondisten sailkapenean bigarren postuan iritsi zen Madrilera, eta alde hori murrizten saiatu zen, baina ezin. Azkenean, Valeria Almena valentziarra izan da kadeteen mailako pista fondoko txapelduna, eta Enara Perez txapeldunordea, 2 puntura. Olaztiarrak pozik egoteko arrazoi asko ditu, kopako txapeldunorde izatea ez baita edonolakoa, egindako esfortzuaren ordaina baizik. Gainera, Espainiako Madison txapelketan bigarrena izan zen, berriki, Eider Razkinekin.