Udalak fabrika bati jarduera lizentzia eman dio

Guaixe 2026ko otsailaren 25a

Eskuineko pabiloietan kokatuko da enpresa berria. ARTXIBOA

Autobusen armazoietarako egitura metalikoak fabrikatuko ditu. 

Olatzagutiko Udalak GMB Sakana SM enpresari jarduera lizentzia eman dio. Enpresak Arkinorruti industrialdeko C kaleko pabiloian hasiko du bere jarduera. Zehazki, autobusen armazoietarako egitura metalikoak fabrikatuko ditu. Espedientea jendaurrean dago eta alegazioak aurkezteko epea martxoaren 24ra arte dago.