Apirilaren 25ean, larunbata, VII. Olazti Urbasa Rallysprinta izanen da, Sakana Motorsport taldeak antolatuta. Nafarroako Rallyen Txapelketarako baliagarria izanen da. 09:00etatik 12:00etara autoen egiaztapenak izanen dira, kultur etxean, eta 13:30ean abiatuko dira lehen eremuko lehen parte hartzailea. Jarraian, beste hiru eremuen txanda izanen da. Buakeran, sari ematea eginen dute, San Migel plazan.